Lurgain honetan gizonak bere oinak jarri dituenez gero, inguruko aldaerak, eguraldiaren aldantzak-onerakoak, txarrerakoak zein edozertarakoak- begiz ikusi, gorputzez senti eta buruz arrazoitzen ahalegindu da. Gizona gizon deino inguruko eguraldi-aldaketei erreparatu die, eta, aldaketok arrazoitzen eta hitzez adierazten ahaleginak egin ditu. Gizona, garai zaharretan, ehiztaria izan omen zen, gerora artzaina, artzaingoa utzi gabe nekazari ere egin zen, eta azkenik, itsasoan ibiltzen ere ausartu zen. Nekazariak zein itsasgizonak eguraldiaren mende bizi ziren eta beharrezko zuten, ahal zen neurri estuan, eguraldi-aldaerak igertzeko gai izatea.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados