Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Leizarragaren "Regueri" gutuna: azterketa erretorikoa

Paloma Rodríguez Miñambres

  • «Erretorika» hitza bera zahar eta baliorik gabeko objetua da jende askorentzat; beste batzuei gaur egun horrretaz mintzatzea anakronismoa dela iruditzen zaie. Prejuizioak eta ikuspegi negatibo hauek oker daude. Literaturaren ulermenerako baharrezko zaigu —batez ere XVI.tik XIX.ra arte eginikoa— kontzeptu erretorikoak lantzea. Sarrera honetan ez da bere historia kontatuko baina, gutxienez, definizio bat emango dugu: «Descubrir y explicar las reglas del juego comunicativo es la función cognoscitiva y social de la retórica».

    Duela gutxi arte eskema erretoriko klasikoak zokoratuak egon dira.

    Baztertze horrek ondorio txarrak baino ez ditu ekarri literaturan arau erretorikoez hainbat obra idatzi direlako eta egun ez baditugu erregela horiek ezagutzen, testuak ilunpean murgilduko dira.

    Zer esanik ez, euskal literaturan erlijioak zama haundia izan du eta askotan hizkuntza edo ta euskalkiak jakitea ez da nahikoa izan testua bere osotasunean ulertzeko.

    Hau dela eta, Leizarragaren kasua eredutzat hartu dugu eta lantxo honetan testuaren barnean ostendurik dauden elementu literarioak argira atera nahi ditugu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus