Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Bertsolaritza eta poesia

Unai Elorriaga

  • Izenburu hau ikusita, literatur mota bien definizioa eta desberdinketa egingo dudala ematen du. Horrelako lanetan nik baino gehiago ikertu duten autore famadunak saiatu izan dira; baina uste dut, horrelakorik egiteko, gutxienez liburu batek ohi duen, edo eduki dezakeen, orri kopurua beharko litzatekeela eta, oraindik ere, labur geratzeko arriskua gure gainean dantzan ibiliko litzateke.

    Bestetik, izenburuan agertzen diren hitzen lotura analizatu ezkero, biak ere maila berberera jaso nahi ditudala dirudi. Argi dago, ordea, bakoitzak bere esparru jakinak dauzkala eta mundu oso batek banatzen dituela. Sarritan, halare, diferentzi hauek txarto ulertu izan dira eta batentzako goi mailadun balio literarioak gorde dira; besteari, berriz, herri-mailako jarduera arin izateko aukera eman zaio. Artikulu honekin, aldiz, bertsolaritzak goi mailako poesiak dituen hainbat balio literario badarabiltzala demostratu nahi nuke. Honetarako azken urteotako zenbait bertso hautatu ditut (gehienak bertso-paperak, tartean bapatekorik topatu daitekeen arren ) eta edozein poesiatan goraipatzen diren balio literarioak bertan ere aurki daitezkeela azaltzen saiatuko naiz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus