Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskal lexikoaren historiarako oharrak

Carmen Isasi Martínez, Unai Elorriaga (trad.), Patxo Fernández de Larrinoa (trad.)

  • Bizkaia aldean, erromantzearen eta euskararen arteko Erdiaroko elkar hartuemanaren agerpen dokumentalak batez ere onomastikan aztertuak izan dira, eremu honetan denok ezagutzen ditugun Alfontso Irigoienen ekarpenak ditugularik. Asko dira, halaz ere, aztertzaileen arretaren zain dauden beste azterketa maila batzuei dagozkien alderdiak1.

    Hauen artean, Fondos documentales vizcaínos2 delakoaren irakurketak lehen hurbilketa batetan gure begien aurrean jartzen duen arazo bat da: euskal hitzen agerpena kontestu erromantzean.

    Aurreko lanetan, jadanik aipatu ditut euskararen agerpenak, adierazitako dokumentazioa, zenbait kasutan, lehen aipamen historikoa izan daitekeelarik. Lehengo komentarioak orri hauetan batu eta zabaltzeko eta, aldi berean, euskaraz argitaratzeko, Enseiukarreanek eskaintzen didan aukeraz baliatzen naiz, nahiz eta Unai Elorriaga eta Patxo Fernández de Larrinoa nire itzultzaileen ahotsaren bitartez mintzatzen naizen.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus