Autoitzulpenari buruz egin diren ikerlan gehienek hizkuntza bikote hegemonikoak dituzte aztergai, eta ez dute hizkuntzen harreman asimetrikorik aintzatesten. Autoitzulpenari hizkuntzen arteko harreman ez-pareko batetik begiratuta, ordea, euskara bi hizkuntza nagusirekin bizi baita espazio geografiko berean, agerian geratuko dira sozialki nahiz sinbolikoki menderatutako hizkuntzaren/kulturaren ahalak eta mugak. Analisi teoriko labur bat, lehenik, eta azterketa kuantitatibo bat, gero, argigarri izanen dira euskaratik egiten den autoitzulpen literarioari buruzko irudi orokor bat jasotzeko, hurrengo ikerketen oinarri.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados