Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Nola erabili onomastikaren ekarpenak dialektologia ikerketetan

Patxi Salaberri Zaratiegi

  • Lan honetan leku izenek dialektologiari egin diezazkioketen ekarpenak aipatzen ditugu, onomastika lanari ekiteko izan genuen motibazioa azaldu ondoren. Hasteko, herri izenetan aurkitzen ditugun atzizki eta bukaerek duten garrantziaz mintzo gara, toponimo horiek sortu zirenean bertan zeuden jende mugimenduen, izen moden eta joeren berri ematen digutelako, hein batean behintzat. Gero, orain arte egindako toponimia lanetan oinarriturik, zenbait alderditako euskara galduaren berri batzuk ematen ditugu, garbi aitortuz, hala ere, onomastika azterketen ekarpenek muga estuak dituztela. Ondoren, toponimoen generikoetan (-ko, -ra eta -ren-en ondoan agertzen diren izen arruntetan) dugun altxor aztertugabea nabarmentzen dugu eta, azkenik, artxibategietan datu bila gabiltzanean ateratzen zaizkigun zenbait hitz interesgarri aipatzen ditugu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus