Pamplona, España
Sarearen bidez egiten diren elkarrizketak aztertuko ditugu lan honetan ; aldi berean, jakin nahi dugu ea sare sozialak baliagarriak diren euskalkiak aztertzeko. Gisa honetan, sare sozialetan hartutako pre-corpus bat osatuko dugu eta, horrekin, lan hipotesiak planteatuko ditugu, horrela hainbat kategoria landuko ditugu, gero, bilketa lan zabalagoa egiteko. Horrela, ikerketa kualitatibo eta konparatiboaren bidez ikusiko dugu zein aukeraketa dialektal eta zein ortografia ezaugarri egiten diren, edo noraino bertako hizkeraren ezaugarriak islatzen diren. Helburua da ikustea zein ahozkotasunen markak agertzen diren mezu hauetan eta zein inplikazio dituzten ikusten diren hemengo idazketan.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados