Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Dialektologia dinamikoa

José Ignacio Hualde

  • Gaur egun, arlo honetan lan egiten dugun ikertzaileok ados gaude Euskara Batu Zaharra (EBZ) —hau da, euskalki guztien azken ahaide komuna— Akitanieraren aztarnak eta Mitxelenaren berreraikuntza fonologikoa baino askoz berriagoa dela. Ikerkuntzaren egoera honetan, garrantzitsua da bilakaera fonologiko eta morfologiko desberdinak EBZaren kronologian txertatzea eta beren hedadura geografikoa eta dialektala zehaztea momentu historiko desberdinetan. Artikulu honetan gertakari batzuk kontsideratzen ditut ikuspegi honetatik. Besteak beste, afrikatuen banaketa, bokalen arteko sudurkarien ahultzea eta silaba-hasierako irristari sabaikarien garapena aztertzen ditut. Honetaz gain, ikerketa honek dituen zailtasun batzuk ere aipatzen ditut.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus