Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Eric Dicharry: "Nik harri zuriak pausatzen ditut bide ilunean"

  • Autores: Itxaro Borda (entrev.), Eric Dicharry Lavie (entrevistado)
  • Localización: Hegats: literatur aldizkaria, ISSN 1130-2445, Nº. 54, 2016, págs. 34-39
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Mintzo askotako sortzailea eta ikerlaria da Eric Dicharry (Baiona, 1969). Antropologoa. Ziburun bizi da gaur egun. Donibane Lohizuneko Luis XIV plazan bildu ginen, uda betean. Une interesgarria bihikatu zitzaigun elearen harian. Bere erran bakoitzaren atzean, edo bermean, indar iraultzailea nabaritzen da, bai eta ikasten ari dena irakurleekin partekatzeko gutizia berehalakoa ere. Dicharryren soa kritikoa da arras euskal jendartearekin, artearekin eta unibertsitatearen munduarekin. Kontzesiorik gabe.

      Obra mamitsua dauka jada, bi adarretakoa: azterketak lehenik, zeinetan gailentzen diren maskaradez ('Du Rite au rire') eta bertsolaritzaz ('L'écologie de l'éducation) idatziak, euskaldunon irria ardatz. ('Le rire des Basques'), guztiak Parisko L'Harmattan etxean argitaratuak; sorkuntza poetikoaren saila gero, eta hor aipagarriak dira ‘Hormatik hormaraino’ (Maiatz, 2012), ‘After Bansky’ (Maiatz, 2015) eta ‘Errudun’ (Maiatz, 2016), ahantzi gabe 2002an Publibook etxean frantsesez eskainiriko Eux bilduma


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno