Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Haurrak, helduak eta literatura

Peru Magdalena

  • Gai sakon bezain labainkorra da. Has gaitezen hasieratik, beraz, plater beroak mahaigaineratzen: Zertan ezberdintzen dira haur literatura eta heldu literatura? Literatura mota bereizi bi ote dira?Ala literatura bakarra eta hartzaile posible bi? Hartzailearen arabera moldatzen al du idazleak bere literatura? Ala idazleak literatura sortu eta gero hautatzen du, da, dute zein izango den testu horren hartzailea? Gaiaren hautaketak bilakatzen al du testu bat haurrentzat? Erabilitako hizkuntzak ala estiloak? Zelako hartzaileak dira batzuk eta besteak? Hainbeste maite dugun horren, literaturaren, oinarrizko dikotomia historiko baten aurrean gaude: haurrak edota helduak. Zu al ni. Gu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus