Jasone Osorok (Elgoibar, 1971) eta Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) liburu bana kaleratu zuten iaz, biak ere esanguratsuak eta zeresana eman dutenak. '12etan bermuta' (Elkar 2015) eleberria kaleratu zuen Osorok, Ondarroako Udalaren Zubikarai bekaren bultzadaz, dozena bat urtean helduentzat idatzi barik egon ostean; Jaiok, berriz, 'Orain hilak ditugu' (Elkar 2015) plazaratu zuen, narratibazko hainbat lanen ondotik, poesiazko lehena. Biak elkartu ditugu, eta ez zaie zeresana falta.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados