Aurten iragan da Frantziako 33. errolda eta lehen aldikotz baziren 4 galde hizkuntzei buruz. Egia erran, lurralde guztietako eskaera zen, alde batetik argibide batzu biltzea herri hizkuntzen bilakaeraz, bestalde onarpen publiko bat ardiestea erroldaren bidez. Orain arte ukatzen ziguten hizkuntza horiek izaterik ez balute bezala.
Denboraren buruan irabazi dugu. Egin dezagun negoziaketaren historia, gero galderaren testua aztertuko dugu. Ondorioak ez dira oraindik zabaldu, datorren abenduko omen dira. Baina oraindanik ikusiko dugu zer goaitatzen ahal dugun.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados