Erresuma Batuan ingelesa hizkuntza arrotzaren irakaskuntzan komunikamena neurtzeko sortu diren azterketa batzuen gorabeherak eta ñabardurak azaltzen ditu artikulu honek. Egilearen ustez, hizkuntza bat "bere herrian" irakastea berdintsua da beti, dela ingelesa Erresuma Batuan, dela euskara Euskal Herrian. Artikulugileak, bere eskarmentuan oinarriturik, komunikamena sailkatu eta aztertzeko moduari buruz hainbat iradokizun egiten ditu. Bere ustez, baliagarriak izango dira euskararen irakaskuntza / ebaluazioan ari diren irakasle eta ikertzaileentzat. Lau trebetasunak neurtzeko azterketak sortzeko oinarria ezartzen du artikuluan eta, adibideak emanez, komunikazio-helburuak bateratuz ikasgela eta test!azterketak nola elkarrekin lotu ere argitzen du.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados