Artikulu hau HABEk eta UEUk kurrikulu berriaren gainean "Helduen euskalduntzearen berrikuntza kurrikularra” izenez Bilbon, 1998ko martxoaren 27an, antolatutako ikastaroan egin nuen hitzaldia bera da, aldizkari honetan argitaratzeko apur bat moldatua.
Ez zen hitzaldi horren helburua izan, eta ez da artikulu honena ere izango, Atazetan Oinarritutako Irakaskuntza (AOI) deituriko metodologiaren nondik-norako teorikoak azaltzea -horretarako gu baino adituagoak badira-, baizik eta Hernaniko Udal Euskaltegian metodologia hori aplikatu nahian egin ditugun pausoen eta esperientziaren berri ematea, norbaitentzat baliagarria izan litekeelakoan.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados