Kaixo, egun on edo eguerdi on. Horrela eman nion hasiera neure jardunari UEUk eta HABEk kurrikulu berriaren inguruan antolatutako jardunaldietan. Baina oraingo honetan -arratsalde on edo gabon ere- gaineratzerik badut. Ez baitakit zuretzat, nire irakurle berriarentzat, zein ordu den ezta zein egoeratan zauden ere. Baina lasai, nire aurkezpen hau arina izango da eta. Oso ondo dakit zein denbora gutxi geratzen zaigun irakasleoi "rolloak” irakurtzeko. Eta azpimarratu nahi nuke azalpen hauek zuri, euskaltegiko irakasle horri, zuzenduak daudela.
Hemen metodologiaz azalduko dudana, 4 urte luze-laburretan kurrikulu berriaren bueltan ibili ondoren, nik neuk, euskaltegiko irakasle honek, ateratako konklusioak dira. Gainera konklusio hauek erraz ulertuko dituzulakoan nago, ez bainaiz termino zailen lagun. Hau guztia esanda, gai hau azaltzeko zein puntu ukituko ditudan aipatuko dut. Hasteko, gogoetatxo bati ekin nahi nioke. Gero gaian sarturik, kurrikulu berriak planteatzen dituen aldakuntza metodologikoak hiru esparrutan azalduko ditut; batetik ikaskuntzaren inguruko ikuspegia; bestetik, irakasle eta ikasleen roletan gertatzen den aldaketa; eta, azkenik, sortu beharreko ikasariketa eta materialen ezaugarriak.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados