Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Forman oinarritutako ikaskuntza eta bigarren hizkuntzaren eskurapena: ikasgelako eta laborategiko ikerketen azterketa bat

Nina Spada

  • Artikulu honetan aztertuko dugu zelako ikerlanak egin diren forman oinarritutako ikaskuntzak bigarren hizkuntzaren eskurapenean (BHE) dauzkan eraginez. Ikerketa horien artean, alde batetik, ikasgelan egindako lan deskribatzaile/interpretatzaile quasi-esperimentalak ditugu, eta, bestetik, laborategian burututako ikerketa esperimentalak. Azterlanon testuingurua, bestalde, "prozesu/emaitza” ereduaren araberako ikasgelako ikerketa izan da (Rosenshine eta Furst, 1973). Tradizio honen jatorria lehen hizkuntzaren irakaskuntzan dago, baina nahiko eragin handia izan du ikasgelan egindako BHEren ikerketetan ere. Eredu horretan ikerketa-prozesua ziklo moduan ikusten da, eta behaketa, korrelazio eta esperimentazio-elementuek pisu berbera daukate ikerketa bideratu eta ikergaiak zehazterakoan. Artikulu honetan lan esperimental eta quasi-esperimentalei begiratuko zaie bereziki, baina azterlan deskribatzaileak ere hartuko dira aintzat.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus