Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Erakunde pribatuetako euskara-planak: datozen hamar urteetarako markoa

Arantza Aurrekoetxea

  • Ukaezina da arlo sozio-ekonomikoak ezein lurraldetan duen pisua eta garrantzia. Eta gurean, hizkuntza-normalkuntzaren prozesuari dagokionez, alor horixe izango da, aurki, hezkuntzaren, komunikabideen eta administrazioaren ondotik azken hamar urteotan gehien landu direnetako bat. Horrek guztiak pausoak arretaz eta tentuz egitera garamatza. Hona hemen, bada, ibilbide hori ahalik eta arrakastatsuen urratzeko asmoz, hainbat gogoeta eta proposamen, erakunde pribatuetako euskara-planak direla medio datorren hamarkadari begira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus