Donostian 1999ko uztailean emandako hiru hitzaldien ildo nagusiak laburbildu nahi izan dira artikulu honetan.
Aurreneko zatian, ikaslearengan ardaztutako ikaskuntzaren eta ikaskuntza-autonomiaren arlo teoriko oinarrizkoak azaltzen dira. Haurraren garapenaren oinarrizko prozesuak giza ikaskuntzaren paradigmatzat erabiliz, esan daiteke ikaskuntza-autonomia gizarte-eraginaren bidez garatzen dela; eta ez, noski, ikaslea bakarrik eta bere kasa utzita.
Bigarren zatian, teknologiak ikaskuntza-autonomiari egin dakiokeen ekarpenaz ari da egilea. Lehenik, hizkuntz ikaskuntzan erabiltzen den teknologiak azken berrogei urteetan izan duen garapenari ematen diot gainbegiratua; ondoren, berrikuntza teknologiko jarraituak irakaslerik gabeko hizkuntz ikaskuntzaren ikuspegiari nola eragin dion azaltzen du labur-labur, eta gero, Dublineko Trinity College-ko CLCS zentroan (Hizkuntz eta Komunikazio Ikerketetarako Zentroan) ikaskuntza-autonomiak nolako garapena izan duen ikusiko dugu.
Azkenik, hizkuntza posta elektroniko bidez eta MOO bidez (testuan oinarritutako errealitate birtuala) bikoteka ikasteaz arituko naiz, CLCS zentroan azken aldian ikerketa- eta garapen-ahalegin handia egin baitute horretan. Hemen ere gizarte-eraginaren garrantzia nabarmenduko dugu, nola hizkuntz ikaskuntzan, hala ikaskuntza-autonomiaren garapenean.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados