Arteagoitiak (1999) egindako doktore-tesiaren zati bat aurkezten da artikulu honetan. Ikerketa horren helburua izan zen bi hizkuntzatako -gaztelania-euskara- eta hiru mailatako ikasleekin, esaldi trantsitiboak antolatzeko estrategiak (posizionalak vs. morfologikoak) aztertzea. Esaldi trantsitiboetan oinarritzeko arrazoia, aurretik bestek egindako ikerketen bidetik jotzea izan zen (Heilenman eta McDonald, 1993; LoCoco 1987; McDonald eta Heilenman, 1992; Van Patten, 1984). Ikerketa horietan frogatzen da egitura horiek ikasleengan interpretazio-arazoak sortzen dituztela.
Bestalde, H1en eta H2ren konbinazio desberdinak aztertzean, eta zehazki, gaztelania-euskara eta ingeles-gaztelaniarenak, zer den hizkuntza baten berezkoa eta zer den hizkuntza-binomio baten komuna bereizten lagundu zuen.
Azkenik, azterketan hiru maila desberdinetako ikasleak erabiltzeak ahalbideratu zuen bigarren hizkuntzen prozesu-estrategien garapena identifikatzea.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados