Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Mihigintza ehuntzen Basaurin: Euskarabila elkartearen gaineko azterketa

Txerra Rodriguez

  • Mila aldiz goraipatu egin dugu euskararen biziberritzean aktibismoak (edo militantziak) izan duen eta duen papera. Hala ere, oso azterketa gutxi egin dira aktibismo horri buruz. Are gutxiago, aktibismo horretan parte hartzen dutenei, inoiz parte hartu dutenei eta parte hartu ez dutenei galdetuta. Lan honek Basauriko Euskarabila euskara elkartearen inguruan garatutako aktibismoa eta diskurtsoak aztertu nahi izan ditu, hainbat gairi oratuta (komunitategintza, administrazioarekin izandako harremanak, elkartearen barne-bizitza, elkartearen irudia, …). Eta, gainera, diskurtsoak aztertzeaz gain, aurrera begirako proposamen, praktika eta jardun batzuk ere proposatu egin ditut.

    Basaurira egokitutako azterketa izan den arren, nire ustez, hainbat ondorio eta proposamen, egokitzapenak egokitzapen, haren tankera beste euskara elkarte batzuentzako ere baliagarriak edo, gutxienez, inspiratzeko moduak izan daitezke.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus