Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba
Lerro hauetan, mundu akademikoak gizartearekin duen konpromisoa makulu hartuz, ezagutza soziolinguistikoaren inguruan nazioarteko eta Euskal Herriko giro akademikoetan dauden kezkak eta ikuspegiak azaltzen dira, azaletik bada ere. Lehendabizi, Hizkuntza-Politika eta -Plangintzaren (HPP, hemendik aurrera) inguruan munduan barna landu diren zenbait hurbilpen teorikoren berri laburra jasotzen da. Jarraian, euskal akademia edo unibertsitate-sistema dugu hizpide, zeregin zientifikotik eta irakaskuntzatik aztertuta, euskal soziolinguistikari eta, zehatzago, HPPri egiten dion ekarpen maila kritikoki balioesteko; beste horrenbeste jardun horietan duen gizarte erantzukizunaz ere. Horien gaineko balantzea egin eta gero, aurrera begirako zenbait iruzkin luzatzen dira.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados