Azken lau urteotan, 1999tik 2003ra arte, egindako jarduerak hitz bakar batean eman beharko balira, "eraldaketa" izango litzateke hitz aproposa. Horretarako, azken bi agintaldiotan egindakoa hurrenkeraz azaltzea baino ez dago. Nondik gatozen, orain arte egin dugun bidea eta norantz goazen azaltzea da. XX. mendeko 70eko hamarkadan, krisi ekonomikoak jotako hiria zen Barakaldo, ondorioz, arazo garrantzitsu batzuk utzi zizkiolarik: langabezi maila altua; industri-aurriak; lurzoru kutsatuak; kalitate txarreko etxebizitzak; eta biztanle-galera.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados