XIX. eta XX. mendeetako Mea eta Industri Iraultzaren aurreko Barakaldo gaur egun ezagutzen dugun Barakaldoren oso desberdina zen. Lau bat mende iraun zuen –XV. mendearen amaieratik XIX. mendearen erdialdera– bizitza estiloa izan zen, historialariek Antzinako Erregimen deitua. Artikulu hau, beraz, bizitza barakaldarraren moduez arituko da, eta horretarako Santos Vélez de Guevararen dokumentaziotik gizarte barakaldarra berreraikitzeko moduko datuak aterako ditugu, etxebizitza, nekazaritza, abeltzaintza, industria... alorrak jorratuz.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados