Loiolako Santutegia izan da Jesusen Lagundiaren ondasun preziatuena. San Inazioren figurak Gipuzkoarentzat garrantzi berezia izan zuen herrialdea gorpuzteko eta trinkotzeko bitartekoa izan zelako. XIX. mendeko desamortizazio eta jesulagunen kanporatzearen ondoren, Lagundia eta Aldundia elkarlanean aritu dira Jesusen Konpainiak ondasun horiek berreskuratu ditzan. Aldundiak orubea erosi zuen eta jesuitek Lagundiaren esku jartzea lortu zuten 1885 inguruan. Santutegiaren lanak Compañía de Obras de Loyolaren bitartez amaitu ziren eta elkargo hori eta jesuitak inguruko lur eta etxeak bereganatzen joan ziren. Prozesu horrek istilu bat baino gehiago sortu zuen, nabarmenena Munategiko Odriozola familia etxegabetu zutenean.
The Sanctuary of Loyola was the most precious asset of the Society of Jesus. San Ignacio’s figure has made an important impact on Gipuzkoa, because it helped strengthen and compact the territory. After the seizure and expulsion of the Jesuits, in the 19th century the Society of Jesus had been working with the Provincial Council to recover these assets. The Provincial Council bought the site and returned it to the Jesuits around 1885. Sanctuary works were completed by the Compañía de Obras de Loyola and this company and the Jesuits slowly became owners of the lands and houses in the surroundings. This process created more than one incident, the most prominent one being the expropiation of Odriozola family’s farm from Munategi.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados