Artikuluak Zornotzako Barnetegiak —Azkue Fundazioarekin, Igerrak komunitatearekin eta Durangoko Azokarekin elkarlanean— Instagram sare sozialean burututako esperientzia didaktikoak batzen ditu.
Ekintza komunikatiboa irakaskuntzaren oinarri dugun honetan, Web 2.0ra egokitu beharra errealitate bihurtu zaigu. Barnetegiak Instagram hautatu du, Sarea eta didaktika uztartzen hasteko, nahiz eta beste sare sozial batzuetan ere badabilen; izan ere, aplikazio bertikala eta erraza izateaz gain, irudia oso lagungarria izan daiteke, zertarako-eta kontzeptuak ikasten, finkatzen eta zabaltzen laguntzeko.
Lehenengo ekimenean, esaera zaharrak zabaltzea izan da helburu nagusia; bigarrenean, berriz, kultura. Gure ustez, biak ere garrantzi handiko elementuak dira hizkuntzan; biak ere ezinbestekoak, komunikazioan oztoporik ez izateko; biak ere, beraz, landu eta zabaldu beharrekoak.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados