Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Sindrome metabolikoa: XXI. mendearen madarikazioa

Oskar Gonzalez Mendia, María Encarnación Blanco Arana, Gorka Iriarte, Estitxu Rico Parrilla, Itxaso Maguregui Olabarria, Rosa Maria Alonso Rojas

  • Bizi-baldintzen etengabeko bilakaeran gaur egungo gizarteak bereganatu dituen hainbat ohituren ondorioz (dieta desorekatua eta ariketa fisiko eskasa besteak beste), esan daiteke eritasun kardiobasku larren intzidentzia goraka doala . Eritasun kardiobaskularren izenpean hainbat patologia topa ditzakegu (b ihotzekoa , istripu zerebrobaskularra .. . ) eta hauen atzean dauden arrisku-faktoreak desberdinak dira: hipertentsioa, kolesterola, diabetesa, obesitatea ... Arrisku-faktore hauek ez dira normalean banaka agertzen, eta elkarrekin konbinatzen dira sindrome merabolikoa delakoaren barruan. Sindrome metabolikoa kon trolatzeko bizimoduan aldaketa txikiak baina garrantzitsuak ezarri behar dira eta neurri horiek nahikoak ez direnean bakarrik hasi behar gara medikamentuak erabi ltzen. Arrisku-faktore bakoitzak tratamendu ezberdina behar duenez, beharrezkoa gertatzen da farmako ezberdinez osatu riko terapia kardiobaskular konbinarua delakoa. Orokorrean, terapia honetan, hipertentsioaren aurkako botikak erabiltzen dira presio arteriala jaisteko, hipolipemianteak gorputzeko gantz kontzentrazioak kontrolatzeko, eta bestetik intsulina edo diabetesaren aurkako botikak glukosa mailak murrizteko. Horretaz gain, koagulazioa eta agregazio plaketarioa saihesteko botikak erabiltzen dira, sarritan gertatzen den arterien buxadurak ekiditeko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus