Agurtzane Azpeitia Eizagirre, Elixabete Pérez Gaztelu
Artikulu honetan, Koldo Mitxelenak bere diskurtsoaren ezaugarritzaile diren enuntziatu parentetikoak diskurtsoan txertatzeko erabiltzen dituen puntuazio-markak izan ditugu azterkizun; zehatz esan, "bigarren mailako puntuazio-marketako" koma, marra eta parentesi pareak.
Zinema- eta liburu-kritiketako adibideak aztertu ditugu ikusteko bigarren mailako puntuazio-ikurren artean (koma, marra eta parentesien artean) alderik ba ote dagoen. Hau da, Koldo Mitxelenak bere testu idatzietan parentesiak marretatik edo kometatik bereizteko irizpiderik ba ote zuen argitzen ahalegindu gara.
Arau zehatzez ezin dezakegu hitz egin, baina bai enuntziatu parentetikoak inguratzeko edo mugatzeko nagusi den (edo diren) joerez. Hori aztertzeko enuntziatu parentetiko tipoetan eta horien osaera morfosintaktikoan oinarritu gara, eta horien ondorioa da ekarri dugun Koldo Mitxelenaren jokamoldea.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados