Hizkuntza-ohiturak ikuspegi soziolinguistikotik aztertu izan dira urteetan, eta ikerketa, artikulu zein eztabaida-arlo askotako hizketagai izan dira. Maila apalagoan bada ere, azken hamarkadan ohiturak, oro har, eta hizkuntza-ohiturak bereziki, psikologia-zientziaren aztergai izan dira.
Lan honen bidez trebezia sozialen alderdi teorikoari heldu nahi zaio, eta bereziki bere adierazpen gorenari, portaera asertiboari. Horretarako, egoera minorizatua jasaten duten hiztunen errealitate soziolinguistikora ekarri nahi izan da portaera asertiboa. Herritarrek hizkuntza-portaera desberdinak nola hautematen dituzten aztertu nahi izan du ikerketak.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados