Komunikazio elektronikoen erabilera nabarmenki areagotu da eta horien artean garrantzi berezia eskuratu du posta elektronikoak. Horregatik, posta elektronikoa da lan honen abiapuntua eta froga horrek prozesu zibilean duen posizioa aztertuko da. Lehenik eta behin definizioa eman eta haren marko legala aztertuko da. Alde batetik, dokumentu-frogabidea edo datuak gordetzeko tresna frogabidea den argituko da, eremu batean edo bestean kokatzeak aplikagarri diren arauak baldintzatuko dituelarik. Bestetik, froga-iturri hori prozesuan formalki nola aurkezten den azalduko da. Horrez gain, posta elektronikoari berezkoak zaizkion arazoak eta balizko irtenbideak aztertuko dira. Amaitzeko, elementu horren gainean epaileak egiten duen balorazio zehaztuko da.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados