Onintza Odriozola Irizar, Julen Zabalo Bilbao
50eko hamarkadan Euskal Herrian ernatzen hasi zen diskurtso abertzaleak, arrazaren ordez, hizkuntza jo zuen naziotasunaren faktore nagusi. Testuinguruaren aldaketarekin, ordea, 80ko hamarkadan sektore abertzale batzuek zalantzan jarri zuten teorizazio hura: hartara, euskarak abertzaleak kohesionatzeko eta kide berriak erakartzeko duen gaitasuna kolokan jartzen hasi ziren gero eta gehiago. Aldi berean, joera hark kezka sortu zuen abertzaleen barneko sektore euskaltzaleenetan: euskara desagertzeko arriskuaren aurrean, hizkuntzarekiko konpromiso falta leporatu zioten diskurtso abertzaleari. Euskararen garrantzia azpimarratu nahi duten iritzi-joera horiek islatuko ditugu artikulu honetan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados