Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Errepublikanismoa eta euskara II. Errepublika aurretik

Unai Belaustegi Bedialauneta

  • Jarraian aurkezten den artikuluan errepublikanismoa plaza publikoan agertu zenetik (1868) II. Errepublika aldarrikatu arte (1931) Hego Euskal Herriko errepublikanoek euskararekiko erakutsi zuten jarrera aztertu da. Kultura errepublikanoaren baitan bai gaztelaniak eta bai euskarak euren lekua izan zuten, baina bakoitzak bere esparru propioa bete zuen. Ideologia politiko laiko eta moderno honen defendatzaileek batez ere federalismoari esker lortu zuten errepublikanismoa eta euskara kontraesanik gabe eguneroko bizitzan uztartzea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus