Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Unibertsitatea Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuan: Euskal Autonomia Erkidegoko kasua

  • Autores: Iratxe Amiano Bonachea, Jorge Gutiérrez Goiria, Unai Villena Camarero
  • Localización: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, Nº. 91, 2014, págs. 5-20
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Laburpena:

      Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuak, gaur egun leku askotan atzerakada jasaten ari den arren, garapenerako lankidetzaren ohiko erlazio eta jarduteak berritzea ekarri du; lankidetza-eragile eta harremanei arreta berezia eskaini die eta lankidetza eraldatzailea ahalbidetu duten aukerak sortu ditu.

      Garapenerako lankidetzarekiko konpromiso sendoenetakoa duen autonomia-erkidegoa izaki, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasua esanguratsua da testuinguru honetan. Hori dela-eta, unibertsitateak EAEko erakunde nagusien garapenerako lankidetza-politikan izan duen papera aztertu da. Azterketa honek berebiziko arretaz barne hartu ditu ondorengo elementu biak: alde batetik, euskal lankidetzaren hastapenetatik gaur egun arte lankidetza-politikak diseinatzeko orduan unibertsitateari esleitu zaion papera, eta beste alde batetik, 1988tik 2008ra doan hogei urteko tartean aipatu politikak ezartzean bete duen papera.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno