Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de El Valle del Kadagua, un espacio marginal a las puertas de la metrópoli bilbaina

Susana Serrano Abad

  • Faktore desberdinak direla medio, Kadagua haranak postu marjinala betetzen du Bizkaiko esparru sozioekonomikoan.

    Bizkaiko Hegomendebaldeko muturrean eta topografia menditsu batek fisikoki mugatua, harreman sozio-ekonomikoen garapena gidatzen duten ardatz nagusietatik bazter geratu da Kadagua Harana. Egoera hau guztiz larritu eta areagotu du komunikabide azpiegitura egokieta sendo bat ez izateak.

    XVIII. mendearen azken laurdenean hasiko zen Kadagua Haranaren gainbehera eta isolamendua, ordura arte Jaurreriaren eta Gaztelako Mesetaren arteko harreman sozio-ekonomikoetan buruturiko bitartekotza lana Urduñako bideakkenduzion unean hain zuzen. bitartekotza horrek bultzatu zuen aurreko garaietako hazkundea.

    Hazkunde ekonomikoak ezagutu dituzten garai handienetara XIX mende bukaera eta mende honetako 1960. urteak eginiko sarrera beranta eta ahula izan da, aniztasun maila eskasa eskaintzen duen industri sail ttiki bat baizik ez. 1960. eta 1970. hamarkada hasterako urteetan, Aranguren eta Sodupe inguruko industriarialdearen aurrean sortu ziren espektatibek ez zuten buru onik ezagutu azkenaldi honetako ekonomikoa dela medio. Enpresen itxiera, industri enpleguaren erregulazio eta galera eta langabezia egunoroko ogi gertatu dira aspaldi honetan.

    Birmoldaketarako neurriek Haranean izan duten eragin eskasak kolokan utzi du bigarren sektorearen sustapena.

    1980. urteetan eraikuntzak eta zerbitzuek ezagutu duten gorakadari erreparatuz gero, badirudi Haranak bide horretatik jo lezakeela egoera ekonomikoaren bizkortze ahaleginetan. Kadaguako Korredorea bide proeiktua burututakoan, Kadagua Haranak irteera egokia eskain lezake ondoko Bilbo Handiko Metropolia etxebizitza nahiz industri mailan jasaten ari den asetze urbanoaren aurrean.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus