Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de "El Nervión" (1856): un periódico bilbaino de transición entre el liberalismo progresista y la democracia

Javier Fernández Sebastián

  • Joera politiko guztiei zabaldutako egunkari gisa aurkeztu bazen ere, El Nervión (1856) Bilboko egunkariaren edukin ideologikoari buruzko azterketak garbi azaltzen digu espresio organu hau liberalismo progresistaren eta garai hartan sortu berria zen alderdi demokratikoaren artean mugitu zela.

    Langileriaren arazoen aurreko sentsibilitateak eta argitaratu zen garaian (biurteko progresista deitutakoaren amaiera aldean) gatazka sozialen aurrean erakutsitako interes biziak agerkari guztiz interesgarri bihurtzen dute El Nervión, hastapenetan zegoen Bizkaiko langile mugimenduaren aurreneko bultzatzaileetakotzat kontsidera bait liteke.

    Interesgarri gertatzen da, halaber, bertako arazoei buruzko tratamendu neurriduna, foruzale sutsuenek euskal herrialdeetako desmortizaziorako Madoz legea aplikatuko ez zutela Gobernuaren aurrean planteiatzen ari ziren unean.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus