Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Contribución al conocimiento de los depósitos detríticos pleistocenos de los montes Vascos-Pirineos Occidentales y su relación con formaciones edáficas surpirenaicas

I. Sánchez Carpintero, M. Vidal, Félix María Ugarte Elorza

  • Aralar eta Aizkorri mendizerretako ipar behealdeko eta Iruñerriko glaziar inguruko burdin oxidoen forma eta banaketa azfertzen dira, Aragoiko morrena eta terraza multzoarekin alderatuz.

    Sedimentuen aldaketa-maila baloratu ahal izateko eta koerlazio-irizpide kronologiko gisa erabiltzearren, 2 mm-z beheitiko frakzioan aurkituriko burdina libre, silikatado eta kristalinoen proportzioen erlazio adierazgarriak hartu dira adierazletzat.

    Ez da inolako erlaziorik burdin eduki osoaren eta depositoaren adinaren artean, burdina amorfo edo kristalinitate gutxikoak balore altuetara jotzen du sedimentu berriagoetan. Burdina kristalinoaren proportzioa, ordea, gorantza doa adinaren arabera. (Fed-Feo)/Fet frakzioaren %40-50eko tartea diskriminazio-maila kritikoa dela ematen du. Aragoko ibai-glaziareetako lurzoru gorriak eta terrazak (Mindel-Riss) eta Aralar zein Aizkorriko kolubioak sinkronikoak dira, baina Buruntzuzin (Pleistozeno Ertaina) eta Aragoiko morrenek, Monreal-eko metaketa estratifikatuak eta Jaca-ko terrazaren estaldurak gerokoak izan behar dute (Goi Pleistozenoa).


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus