Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Algunas reflexiones sobre los lapiaces de agujas del Cantábrico Oriental

Juan Carlos García Codrón

  • Aire zabaleko burdin meagintzak orratzezko karst ikusgarriak azaleratu ditu Kantabria eta Bizkaiko hamabi puntutan (beraietariko ezagunenak, Cabárceno-Peña Cabarga-koa berriki jolas parke bihurturik, gutxienez 270 Ha-ko azalera hartzen du). Beren topografia zehatzaren osagaiak dira: lapiazezko kale estuz osaturiko sare trinkoa, diaklasen norabidean garatuak, eta haien artean geratu diren hondar-orratzak, konika edo piramidalak eta hogei metro arterainokoak. Benazko funts handirik gabe «klirna tropikaleko» aro zehaztugabe baten herentzia morfoklimatikotzat hartua izanik ere, forma hauek sulfuro metalikoen aldaketaren eta ondoko azido sulfuikoaren ondorio dira. Modu horretara karst hauen kokapena esplikatzen da, burdin mineralizazioa duten dolomietan soilki (eta hala du Europako zenbait lurraldetan), bai eta beraien garapena, gaur arte aldatu ez diren kanpoko klima baldintzekln zerikusirik ez duelarik.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus