Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Navarra y País Vasco, 1936: conspiración contra la República

  • Autores: Manuel Ferrer Muñoz
  • Localización: Vasconia: Cuadernos de historia - geografía, ISSN 1136-6834, Nº 22, 1994, págs. 239-264
  • Idioma: español
  • Texto completo no disponible (Saber más ...)
  • Resumen
    • Gerra Zibila, 1931n aldarrikatu erregimen errepublikarraren amaiera eta Franco jeneralaren gobernu autoritarioa ekarri zituen konspirazio zibil eta militarra 1936ko martxotik uztailera burutu zen. Eta konspirazio honi buruzko idazkiak asko dira.

      Nafarroa, guztiz era berezian, konplot horren lekukoa gertatu zen, haren isileko ihardunak garaiko autore batzuek kontatu dituztelarik, hala nola Lizarza, Iribarren edo Maiz. Gauza ezaguna da, berebat, 1936ko martxoan Donibane- Lohizune ondoan eratu zen Junta Suprema Militar Cariista delakoaren eta Comunión Tradicionalista-ko buruzagi nafarren arteko irizpide bikoiztasuna; adostasun gabezia horretaz bailatu zen Mola bere konspirazio lanetarako.

      Hala eta guztiz, eta gertakari horiek hedatu dituzten idazkien ugaritasuna gorabehera, puntu ilun anitz geratzen dira, behar bezala esplikatu ez direnak, eta kontraesan asko atzematen dira gureganaino iritsi diren bertsio ezberdinen artean. Anabasa horretan ordena jartzea eta lekukotasunak adosten saiatzea ikerlan honen helburuetariko bat izan da.

      Gainera, Fal Conderen artxiboa irispidean izateak balio historiografiko berezia duten dokumentu zenbait jarri ditu nire esku. Horiek argi berria egiten dute Gerra Zibila ekarriko zuen konplotaren sarearen inguruan, bai eta Errepublikako legalitatea haustea helburu zuten proiektuetan sartzeko buruzagi tradizionalistek erakusten zuten erresistentziaren arrazoiak argitzen laguntzen dute.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno