Olatu-energia edo energia undimotriza1 gero eta arreta handiago erakartzen ari da komunitate zientifikoan eta erakunde publiko zein pribatuetan. Ez da energia-baliabide berri bat; izan ere, jadanik XIII. mendean ere erabiltzen zen energia-iturri hori. Hala ere, historian zehar izan duen bilakaerak hainbat gorabehera izan ditu. Egun, berriz berpizten ari da harekiko jakin-mina, eta horren adierazgarri dira aurrekontu handiko I+G proiektu ugarien onarpena. Bestalde, Iberiar penintsulako ipar kostaldea baliabide honen munduko potentzialik handienetakoen barnean dago, eta haren industria-ustiapen errealitate bihur daiteke epe luze-ertainean.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados