Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Bularreko minbiziaren zelula amak

Olatz Leis Esnaola

  • Minbizi mota askotan zelula amen ezaugarriak dituzten zelula multzo bat deskribatu da azken urte hauetan. Zelula hauek, minbiziaren zelula amak (CSCs, Cancer Stem Cell) deiturikoek, ikerkuntzan garrantzi handia hartu dute, minbizia sortu, mantendu, zabaldu eta birsortzearen arduradunak direlako; metastasien eta tratamenduen erresistentziaren arduradunak izanik. Ondorioz, erabat beharrezkoa suertatzen da zelula hauek ondo ezagutu eta aztertzea; diagnosi baliabide bezala erabili ahal izateko bai eta beraien aurka zuzenduriko sendagaiak sortzeko. Honela, tumorea erabat desagerrarazi ahal izango dute, minbiziaren aurkako borroka irabaziaz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus