Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Liburuak, aldizkariak eta irakurleak XX. Mendeko Euskal Herrian: euskal testuak eta irakurketa ohiturak (1919-1936)

Javier Díaz Noci

  • XX. mendeko lehen herenean, 20.eko eta 30.eko hamarkadetan batik bat, euskaldunen irakurtze-ohiturak nabarmenki aldatu ziren. Literaturari esker eta kazetaritzari esker gertatu zen hori. Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren sorrerak ere izan zuen eraginik fenomeno hartan. Testu honetan zenbait datu berri emanez, eta argitalpenen (liburuen eta aldizkarien) historia eginez, euskaldunek nola bilbotzen zuten errealitatearen eta gizartearen errepresentazioa (pentsamoldea, alegia) aztertzen da, bi ikuspuntutatik: ekoizpenaren aldetik eta jasotzearen aldetik, autoreen eta irakurleen aldetik hain zuzen ere.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus