Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Usaimena, zentzumen ahaztu hori

Josu López Gazpio, María Esmeralda Millán Martín

  • Usaimen zentzumena uste duguna baino garrantzitsuagoa da gizakiontzat. Artikulu honetan usainen pertzeptzioari eta usaimen zentzumenari buruzko oinarrizko zenbait kontzeptu aztertuko dira. Molekula baten usaina bere ezaugarri fisikokimikoek finkatzen dute, adibidez, lurrunkortasunak, egitura kimikoak, egonkortasunak, eta abarrekoek. Ezaugarri horien arabera, molekulek usaimen-epitelioko kimiohartzaileekin duten elkarrekintza desberdina da. Usain-molekularen eta hartzailearen arteko elkarrekintza hainbat etapa dituen prozesuaren lehen pausoa da, zeina usainaren hautemate kontzientearekin amaitzen den. Gainera, Egitura/Usain Erlazioak azaltzen dituzten bi teoria nagusiak azalduko dira laburki.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus