Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Oinarrizko errentaren proposamena Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan

Noemí Peña Miguel, Joseba Iñaki de la Peña Esteban, Ana Fernández Sáinz

  • Lan honen helburua herritar bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz oinarrizko errentaren zenbatekoa kalkulatzea da. Oinarrizko errentaren kopurua zehazteko gure bizitzarako ezinbestekoak diren ondasunak erabiliko ditugu, hau da: janaria; jantzia eta oinetakoak; etxebizitza eta garraio publikoa. Horretarako, 2010eko Familiaren Aurrekontuari buruzko Inkestaren mikrodatuak (EPF-FAI) aztertuko dira. Inkesta horretatik, premiazko eta oinarrizko kontsumo-ondasunen gastuak zehazten diren familiaren ezaugarri nagusiak ezagutuko dira. Adierazgarrienak, honako hauek dira: herriaren tamaina, lanaren jarduera, adingabekoen kopurua eta etxeko sostengatzailearen adina. Ezaugurri edo faktore garrantzitsu horiek aztertzeko koantilen bitartezko erregresio-eredu bat erabiliko da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus