Teresa Morera Herreras, Cristina Miguélez Palomo, Asier Aristieta Arbelaiz, José Ángel Ruiz Ortega, María Torrecilla Sesma
Aurkitu ostean egin izan diren ikerkunzek agerian utzi dute endokannabinoideoek funtzio fisiologikoetan duten parte-hartzea. Hain zuzen ere, sistema honen osagaiak (estekatzaile endokannabinoideoak, hartzaileak, biosintesirako eta degradaziorako proteinak) badaude mugimendua kontrolatzen duten garuneko zirkuitu eta nukleoetan (gongoil basaletan) eta ondorioz, parte hartzen dute funtzio motorraren erregulazioan, batez ere dopaminaren maila modulatuz. Bestalde, gongoil basaletan sistema endokannabinoideoan aldaketak deskribatu dira seinale dopaminergikoa gutxitua dagoenean, Parkinsonen gaixotasunean gertatzen den bezala. Horregatik, lanabes berri bezala proposatu da mugimenduaren asaldurak tratatzeko sistema endokannabinoideoaren modulazioa.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados