Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Sistema endokannabinoidea: etorkizun handiko itu terapeutikoa gaixotasun psikiatrikoetan

  • Autores: Sergio Barrondo Lacarra, Maider López de Jesús, Gontzal García del Caño, Imanol González Burguera, Xabier de Aretxabala, Mario Montaña Muro, Joan Sallés Alvira
  • Localización: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria, ISSN 0214-9001, Nº. Extra 1, 2013 (Ejemplar dedicado a: Kannabisaren hamar aurpegiak), págs. 115-127
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Sistema endokannabinoideak banaketa zabala dauka giza garunean, eta sistema neuromodulatzailerik garrantzitsuenetako bat izan litekeela proposatu da. Epidemiologi ikasketetan zein animali ereduetan, sistema endokannabinoidearen seinaleztapenak emozio eta kognizio funtzioak erregulatzen dituela ikusi da. Testuinguru honetan, azkeneko urteotan lan ugari bideratu dira sistema endokannabinoideak gaixotasun neuropsikiatrikoen fisiopatologian eta tratamenduan eduki dezakeen garrantzia finkatzera. Artikulu honetan, depresioa eta antsietatea bezalako gogo-aldartearen asalduretan eta eskizofrenia gaixotasunean ikusitako sistema endokannabinoidearen parte-hartzeari buruzko ebidentziak azaltzen saiatuko gara. Gaur egungo ebidentziek agerian uzten dute sistema endokannabinoideak gaixotasun psikiatrikoen azpiko zelula-prozesuetan betetzen duen funtzioa. Halere, arlo honetan asko dago ezagutzeke oraindik, eta etorkizunean sistema endokannabinoidearen gaineko ikerkuntza oso interesgarria izango da gaixotasun hauen prozesu patologikoen oinarriak ezagutzeko, edota terapiarako tresna terapeutiko berrien garapenerako.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno