Taldelana ez da irakasleen bilera hutsa, baizik eta denon konpromezua ikaste-irakaste prozesuaren helburuak elkarrekin betetzeko. Gaur egun taldelana derrigorrezkoa da ikasleen premiei erantzuteko. Nahi izatea, jakitea eta ahal izatea dira funtsezko baldintzak. Zailtasunak izan arren (adibidez, plantila mugikorrak), ezarrita daukaguna izango da abiapuntua taldelanaren kultura sortzeko: lekua (ikastetxea) eta denborak (eskoletatik kanpoan, ikastetxean egoteko ordu osagarriak aprobetxatuz).
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados