Estatu-nazioen amaiera, eta are gehiago, nazionalismoena ere, iragarria izan zen globalizazioaren eraginagatik, baina nazioarteko futbol partiden adiera adibide argiena da baieztapen hori benetakoa izatetik urrun dagoela. Nolanahi ere, gutxienik nazio-selekzioek erakusten dute XIX. mendetik eratorritako nazio monolitikoaren egitasmoa amaitua dagoela, eta estatu-nazioek ezinbestean aniztasuna bere egin beharko dutela aurrerantzean. Izan ere, nazioa ordezkatzen duten taldeak askotariko jatorriko futbolariz osatuta daude. Hala ere, FIFA, beste kiroletako edozein erakunde baino gehiago, nazio-harrotasunaren eta futbolaren arteko lotura bizirik mantentzeko eginahalak egiten ari da. Euskal Herria bezalako estaturik gabeko nazioei ez diete uzten lehiaketa ofizialetan parte hartzen, eta hartara, estatuen hegemonia bermatua da.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados