Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Genero-ikuspegia herritarren tokiko parte-hartzearen diseinuan Bilboko hirian

Ane Larrinaga Renteria, Milagros Amurrio Vélez

  • Artikulu honetan Bilboko partaidetza-instituzioen diseinuaren azterketa egin da eta udal horretan partaidetzarako dagoen aukera-egituraren osagarri batzuk identifikatu dira. Ikusi da identifikaturiko osagarri horiek indarrean dauden parte-hartzerako moldeak baldintzatzen dituztela genero-ikuspegitik eta, hartara, emakumeen bazterketa bultzatzen dutela herritarren partaidetza-praktiketan. Artikuluan jorratutako azterketaren arreta elkartea oinarritzat hartzen duten partaidetza-instituzioetan jarri da bereziki. Arretagune horrek agerian utzi du, konpromiso zabalak erabilita, tokiko gobernuek genero-ikuspegia integratu beharra dutela ez soilik udaleko partaidetza-instituzioetan, baita governance demokratikoan parte hartzen duten praktika eta aktore guztien baitan ere, gizarte zibileko elkarteak eta mugimenduak barne.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus