Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskal Herriko kostaldean azkeneko hogei urteetan (1991-2009) komunitate fitobentikoetan izan diren egiturazko aldaketak: klima-aldaketak izan al du eraginik?

Naiara Muguerza Latorre, Isabel Díez, Alberto Santolaria de Castro, José María Gorostiaga Garay

  • Azkeneko hiru hamarkadetan, ur-azaleko tenperaturak gora egin du gure kostaldean, bereziki udaberri eta uda sasoian. Halaxe dago jasota. Fitobenkton komunitateetan aldaketa nabarmenak izan dira, bai dibertsitateari dagokionez eta bai kopuruari dagokionez ere. Kontu hauek ikusmiran izanik, 1991. urteko udan lagindu ziren lekuak berriz ikusi genituen 2009. urtean. Egiturazko espezieen banaketan ere aldaketa esanguratsua gertatu da, baina joera hori ez da berdina izan kostalde osoan. Ikerketaema itzek erakutsi dute aldaketak nabarmenak izan direla. Alga koralinazeoak eta hegoaldearekiko afinitatea duten morfologia sinpleko espezieak orohar ugaritu egin dira, eta kanpoko espezieen ugaritasuna ere emendatu egin da. Gainera, nabarmena da espezie gehiago daudela eta dibertsitatea handitu egin dela azterketa-eremu osoan. Ekoizle primarioetan eta habitat-sortzaileetan antzeman diren aldaketek eragin handia izan dezakete gure kostaldeko ekosisteman. Hain zuzen ere, antzeman diren aldaketa horien atzean arrazoi asko egon daitezke, besteak beste klima-aldaketa. Nahiz eta elikagaien kontzentrazioan gertatu diren aldaketen edota korronteen eta olatuen inguruko datuak, oso mugatuak izan, baliteke horiek ere antzemandako aldaketekin lotuta egotea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus