Lan honetan Martin Ugalde Kultur Parkea aztertu da lurraldea, berri-kuntza eta kultura elkarloturik aztertzen dituzten teoria ekonomikoen argitan. Lurralde-garapenari buruzko teoriak eta berrikuntza sozialaren kontzeptua dira Parkearen errealitatera hurbiltzeko baliatu diren marko teorikoak. Teoria horiek kultur industrien esparruan aplikatu nahi izan dira, kontuan hartuz Parkeak kultur industrien lokalizazio-estrategien artean ezaugarri bereizgarri bat baduela: hizkuntza gutxitu batean diharduten (eta eragin nahi duten) erakunde kulturalen bilgune izatea, alegia. Parkeko eragileekin burututako landa-lanaren emaitzak aztertuta, Parkea berrikuntza sozialaren adibide argia izateaz gainera, lurralde-garapenerako esparru estrategikotzat jotzeko behar beste elementu badituela ondorioztatu da.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados