Esku artean duzun txostena hiru urte eta erdiko lanaren emaitza da; EHU-UPVko irakasle pare baten gidaritzapean, ikerketa-talde zabal batek egin duen azterketa sakona, alegia. ETAk 1998ko irailean indarrean jarri zuen menia da ikerketa honen abiapuntua. Helburua, berriz, honakoa: su-etenaren kariaz sortu zen egoera berria prentsak nolatan ezaugarritu zuen argitzea. Hartara, Espainian zein Euskal Herrian erreferentziatzat hartzen diren 11 egunkari aztertu ditugu. CIES enpresak egindako iritzi-azterketa zabal baten emaitzek osatu dute ikerketa hau. Inkesta horren bitartez, prentsak jendarteko iritzian duen eragina arakatu dugu, baita herritarrek euskal gatazkaren inguruan jasotzen duten informazioaz duten iritzia ere.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados